Udalekuetarako hogei plaza gehiago aterako ditu ISBk

Maxixatzen.eus 2019ko ots. 11a, 11:38

Iraurgi Saski Baloiak ateratako Saski Summer Camperako 60 plazak bete dira, eta «ahalegin berezia» eginez, beste hogei plaza atera ditu klubak. 

Saski Summer Camp izena jarri dio Iraurgi Saski Baloiak ekainaren 24tik 28ra egingo dituen udalekuei. 2006tik 2011ra bitartean jaiotako neska-mutilei daude zuzenduta, eta hasiera batean 60 plaza atera baldin bazituzten ere, azkenean 80 izango dira; beste hogei plaza aterako ditu klubak. Prestaketa fisikoko saioak ez ezik, fisioterapiaren gaineko solasaldiak eta igerilekura irteerak egingo dituzte udalekuetara animatzen diren gaztetxoek. Gainera, ordubetez landuko dute ingelesa egunero.

Saskibaloia, aisialdia eta ingelesa uztartuko dituzten Saski Summer Camp udalekuak antolatu ditu Iraurgi Saskibakoi Taldeak ekainerako. 2006tik 2011ra bitartean jaiotako neska-mutilei zuzendutako udalekuak izango dira, eta ekainaren 24tik 28ra egingo dituzte, Azpeitiko kiroldegian eta Urola Ikastolan.

Parte-hartzaileek 10:00etan hasiko dituzte udalekuak egunero, eta 18:00etan amaituko dituzte. Bazkaria ere udalekuetako lagunekin egingo dute. Prestaketa fisikora bideratutako entrenamenduak, fisioterapiaren gaineko solasaldiak eta igerilekura irteerak egingo dituzte udalekuetara animatzen diren gaztetxoek. Egun bakoitzean ordubete ingeles saio bat jasoko dute udalekuetako parte-hartzaileek. Lolo Encinasek eta Goar Artetxek gidatuko dituzte prestaketa fisikoko saioak.

Otsailaren 4an ireki zuen ISBk Saski Summer Cump udalekuetako izen-ematea, Interneten. Beste hogei plaza atera ditu klubak, eta izena emateko asmoa dutenei «azkar ibiltzeko» deia egin diete. Azpeitiko eta Azkoitiko Kirol Patronatuetako bazkideek 175 euro ordaindu beharko dute izen-ematea. Gainerakoek, aldiz, 225 euro. Saski Summer Campeko kamiseta, prakak eta diploma jasoko dituzte udalekuetako gaztetxoek. Informazio gehiago nahi duenak 675-70 70 10 telefonora dei dezake.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide