Julen Alberdi 'Txikia IV.a', Urrezko Aizkolarien Binakako Txapelketaren finalean

Maxixatzen.eus 2019ko ots. 12a, 08:55
Julen Alberdi 'Txikia IV.a', ezkerrean, Atutxarekin. (Argazkia: Egursport)

Julen Alberdi 'Txikia IV.a' (Azkoitia, 1991) Urrezko Aizkolarien Binakako Txapelketaren finalean da. Aitzol Atutxa Dimako aizkolariarekin batera lortu du martxoaren 3an Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan jokatuko den finalerako sailkatzea.

Julen Alberdi 'Txikia IV.a' aizkolari azkoitiarra eta txapelketan bikote duen Aitzol Atutxa dimoztarra Urrezko Aizkolarien Binakako Txapelketako finalean dira. A multzoan aurkari izan dituzte Larrañaga eta Otaño bikotea eta 'Arria V.a' eta Rekondo. Bi kanporaketak irabazi dituzte azkoitiarrak eta Atutxak, eta martxoaren 3an Azpeitian jokatuko den finalerako sailkatzea lortu dute.

Aizkolari azkoitiarrak eta Atutxak osatutako bikotea, eta Larrañaga eta Otaño daude sailkatuta finalerako momentuz, baina hirugarren bikote baten zain dira. «Lehia estua izango dugu; segundo gutxian erabakitzea espero dut», azaldu du Julen Alberdi aizkolariak. Alberdi eta Atutxa txapelketako txapeldun ordeak dira. Iaz bigarren amaitu zuten txapelketa, Vicente eta Saralegi bikotearen atzetik. Alberdiren arabera, finalera sartzeko «azken bikote faboritoa» da Vicentek eta Saralegik osatutakoa. Orain arte 26 enbor moztu behar izan dituzte lau izakeratan, baina finalean 60"-ko bi enbor gehiago moztu beharko dituzte.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide