Jon Unanue 'Goenatxo III.a', Viña Laguardia Sariko finalean

Maxixatzen.eus 2019ko ots. 11a, 11:25
Jon Unanue 'Goenatxo III.a' (Argazkia: Ibon Errazu)

Viña Laguardia Sariko 2 Harria Harri-jasotze Txapelketaren finalean da Jon Unanue Alberdi 'Goenatxo III.a' (Azkoitia, 1992). Herriko harri-jasotzaileak urtarrilaren 12an Azkoitiko Gurea pilotalekuan egindako lanean lortu zuen finalerako sailkapena.

175 kiloko laukizuzenarekin eta 150 kiloko kubikoarekin bederatzina jasoaldi egin zituen Jon Unanuek, Azkoitiko Gurea pilotalekuan. Txapelketako orain arteko markarik onena berea da momentuz, eta martxoaren 3an Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan jokatuko den finalerako sailkapena eman zion lanak.

Finalerako bigarren sailkatua Aimar Galarraga da, laukizuzenarekin bederatzi jasoaldi eta kubikoarekin zazpi eginda. Finalisten zerrenda osatzeko hirugarren harri-jasotzaile bat falta da, eta Xabier Aranburu 'Guzta' eta Imanol Illarramendi 'Kortaberri' harri-jasotzaileek datorren asteburuan izango dute sailkatzeko lehia.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide