Imanol Larrañagak Zestoako IV. Kobaz Koba Traileko proba irabazi du

Maxixatzen.eus 2019ko ots. 11a, 09:32
Imanol Larrañaga.

Imanol Larrañaga mendi lasterkari azkoitiarrak Zestoako IV. Kobaz Koba Traileko Zaldei proba luzea (26 km) irabazi zuen atzo, igandea. 

Zaldei proba, luzea, 233 lasterkarik bukatu zuten, eta helmugara azkarren Imanol Larrañaga Larrañaga azkoitiarra iritsi zen, bi ordu, hamahiru minutu eta 48 segundoan proba eginda. Bigarren sailkatuari minutu bat eta 21 segundoko aldea atera zion azkoitiarrak. Irteera eta helmuga Zestoako herriko plazan izan ziuen probak, baina bitartean 26 kilometroko ibilbidea osatu behar izan zuen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide