Empty Files eta Kvalvika taldeek kontzertua emango dute, Matadeixen

Empty Files eta Kvalvika taldeek kontzertua emango dute, Matadeixen
Empty files taldea. (Argazkia: bilbao.eus)

Gaur, ostirala, Empty Files eta Kvalvika taldeek kontzertu bana eskainiko dute Matadeixen, 22:30etik aurrera.

Empy Files talde bilbotarraren kontzertua izango da Matadeixen. Rock elektronikoa da euren musika, eta Txufo Wilson musikaria da taldeko buru. Besteak beste, 2017ko Gaztea Maketa Lehiaketa irabazi zuten. Horrez gain, Kvalvika talde eibartarraren kontzertua antolatu du Matadero Ekintzak taldeak. Trip hop eta elektronika doinuek hartuko dute Matadeixe.

Empty files taldearen musika bideoan.

 

Kvalvika taldearen musika, bideoan:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide