Kopilotu ikastaroa egingo dute Elkargunean otsailaren 23an

Maxixatzen.eus 2019ko ots. 9a, 11:10

Otsailaren 23an, zapatua, kopilotu ikastaroa eskainiko du Euskadiko Automobilismo Federazioak, Elkargunean.

Otsailaren 23an, zapatua, bost orduko ikastaroa eskainiko du Euskadiko Automobilismo Federazioak, Elkargunean. Jorge del Cid gidariak eta Nacho Manero Nafarroako Automobilismo Federazioko zuzendari teknikoak emango dute ikastaroa.

Goizez, 10:00etatik 13:00etara egingo dute saioa, eta arratsaldean, 15:00etatik 17:00etara. Izen ematea doan izango da, baina jakinarazi dutenez plazak mugatuak dira. Informazio gehiagorako cursillo.copilotos@gmail.com helbide elektronikoa zabaldu du antolakuntzak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide