XXI. mendeko estatu berriak izango ditu hizpide Urtzi Urrutikoetxeak otsailaren 15ean

XXI. mendeko estatu berriak izango ditu hizpide Urtzi Urrutikoetxeak otsailaren 15ean
Urtzi Urrutikoetxea.

Azkoitiko Gure Esku Dagok antolatuta, Erabakitzeko eskubidea: XXI. mendeko estatu berriak lemapean hitzaldia eskainiko du Urtzi Urrutikoetxea kazetariak.

Hitzaldia otsailaren 15ean, Elkargunean izango da 19:00etan.

Urtzi Urrutikoetxea Vacas (Bilbo, Bizkaia, 1977) idazle, kazetari, bertsolari eta blogaria da. ETBko albistegietan eta hainbat kazetatan aritutakoa: Euskaldunon Egunkaria, Berria, Gara, Jakin, Argia, Bertsolari, Nora eta Zazpi Haizetara, besteak beste. Euskaltzaindiari dokumentala ere egin zuen eta produktore lokal eta itzultzaile gisa ere jardundakoa da. Freelance gisa munduko hainbat herrialdetan egin du lan: Guatemala, Mexiko, Haiti, Puerto Rico, Kolonbia, Venezuela, Turkia, Irak, Kurdistan, Georgia, Moldavia, eta Europa eta Afrikako beste herrialde askotan. Berlinen berriemaile ere izan da.

Hiru poesia liburu (Zure gorputzaren hezetasunetan barrena, Zure ahotik zurrupatua eta Erotuta zure hanketan bildurik), bidaia liburu bat eta eleberri bat argitaratu ditu euskaraz eta Berlin hiriari buruzko gida liburua, Garako Mugalari bilduman. Bertsolaritza ere landu izan du, eta Xabier Amurizaren gidaritzapean 2006an argitaratutako Bizkaiko Bertsogintza IV liburuan parte hartu du.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.

Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide