Iñaki Gonzalez, urtarrileko Zakelmariren irabazlea

Iñaki Gonzalez, urtarrileko Zakelmariren irabazlea
Iñaki Gonzalez, Ogi Berri okindegiko tartarekin.

Urtarrileko aldizkarian Zakelmari non ezkutatuta zegoen asmatu behar zen: 6. orrialdean zegoen ezkutatuta.

Maxixatzeneko bazkide guztien artean zozketa egin ondoren, Iñaki Gonzalezek irabazi du Ogi Berri okindegiaren zortzi lagunentzako tarta.

Datorren hilean, Herrixen Merkatari Elkartearen 50 euroko txekea zozkatuko du Maxixatzenek Zakelmari aurkitzen dutenen artean. Bidali erantzuna otsailaren 20a baino lehen, Kultur Etxeko postontzira edo maxixatzen@maxixatzen.eus helbide elektronikora, bazkidearen izen-abizenak eta telefonoa jarrita.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.

Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide