Emakumeak Landa Eremuan saria jaso du Zumeta baserriak

Maxixatzen.eus 2019ko urt. 31a, 13:19
Eskuinean, Zumeta baserriko emakume azkoitiarrak saria jasotzen. Argazkia: Iraurgi Berritzen.

Landaolak, II. Landaola Sariak banatu ditu gaur eguerdian Itziarren. Emakumeak Landa Eremuan saria banatu du aurten lehendabiziko aldiz, eta sari hori eskuratu du Azkoitiko ak. Maria Teresa Garate (Azkoitia, 1943), Arantxa Ulazia (Azkoitia, 1972) eta Irati Amiano (Azkoitia, 2000) emakume baserritarrek jaso dute saria.

Merkatuetako emakume baserritarrak saritu ditu aurten Landaolak, eta aukeratu dute «denen ordezkari gisa». Hiru belaunaldi merkatuen baitan batuta jaso dute saria azkoitiarrek, Itziarko Burugorri ostatuan.

Gipuzkoako landa garapenerako elkarteen federazioak, Landaolak, II. Landaola Sariak banatu ditu, Gipuzkoako landa garapeneko proiektuei aitortza egiteko asmoz. Lau ataletan banatu dira aurtengo sariak: Erakunde publiko eta pribatuen saria, Ibilbideari saria eta Emakumeak Landa Eremuan saria.

Iaz, Landaola Saria irabazi zuen Azkoitiko Bizilore eskolak eta Abaraxka gazte-aterpetxeak, erakunde pribatuen arloan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide