Agustin Garciak eta Ali El Jamayk 'Zesatezue' bideo lehiaketa irabazi dute

Maxixatzen.eus 2019ko urt. 31a, 11:35

Agustin Garcia eta Ali El Jamay Floreaga Ikastetxeko ikasleek Urtxintxak antolatutako 'Zesatezue' bideo lehiaketako lehen saria lortu dute. Euskararen inguruan hausnartu dute bi azkoitiarrek.

Gazteek egunerokoan euskara erabiltzea eta sare sozialak euskaraz kontsumitu eta sortzea izan da Urtxintxak antolatutako egitasmoaren helburua. Sare sozialetan jarrera egokiak sustatu nahi ditu Urtxintxak eta gazteek horien erabilera egokia egitea. Gainera, lehiaketarekin herri eta eskualde ezberdinetako gazteek elkar ezagutzeko aukera izan dute, gazteen arteko harremanak erraztuz.

 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide