Bertso Astea ospatuko dute otsailaren 7tik 17ra

Maxixatzen.eus 2019ko urt. 30a, 17:41

Erniarraitz Bertsozale Elkarteak beste urte batez antolatu du Bertso Astea. Azkoitian hasiko dute lau egunetarako prestatu duten egitaraua, eta Zestoan, Errezilen eta Azpeitian egingo dute geldialdia.

Otsailaren 7an, Azkoitian, Andoni Egaña eta Nerea Ibarzabal bertsolariekin bertso poteoa izango da, 19:00etan, plazatik abiatuta.

Otsailaren 10ean, Zestoan, bertso saioa egongo da bertsolari hauekin: Jone Uria, Unai Iturriaga, Beñat Lizaso eta Jokin Uranga. Gai jartzaile lanetan Aitor Salegi ariko da. Saioa 18:00etan hasiko da, Zestoako kultur etxean.

Otsailaren 15ean, Errezilen, bertso afaria egingo dute, Unai Agirre eta Jexux Mari Irazu bertsolariekin. Afarirako aurrez izena eman beharko da erniarraitz@gmail.com helbidean edo 943 151 728 telefono zenbakian. Afaria 20:30ean izango da, Errezilgo Borondegi jatetxean. Bertso afaria 30 euro kostako da.

Otsailaren 17rako, Azpeitian, haurrentzako bertso saioa antolatu dute. Unai Mendizabal eta Maddalen Arzallus bertsolariek gidatuko dute saioa. 18:00etan hasiko da bertso jasa, Azpeitiko Sanagustin Kulturgunean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide