'Haurren garapena pausoz pauso' hitzaldia eskainiko du Feli Oregik

Maxixatzen.eus 2019ko urt. 30a, 08:19
Xabier Munibe Haurreskola.

Azkoitiko Xabier Munibe Haurreskolak 2018/19 ikasturteko lehen hitzaldia antolatu du, Haurren garapena pausoz pauso lelopean. Hizlaria gaian aditua den Feli Oregi izango da.

Hitzaldia Elkarguneko Oteiza aretoan izango da otsailaren 6an, 18:00etan.

Gizakiaren eboluzioa eta helduaroko garapenaren jatorria haurtzaroan dago, zehazki 0-7 urte bitartean. Lehenengo urte horiek «oso garrantzitsuak» dira pertsonaren etorkizuneko garapen eta bizimodurako. Horrekin lotuta, haurraren mugimendu askea errespetatzearen garrantziaz hausnartuko da saioan.

Azkoitiko haur eskolak gurasoei informazio zabala eskaintzeko asmoz, ikasturtean zehar zenbait hitzaldi antolatzen ditu. Hitzaldia, gaia interesatzen zaion orori zuzenduta dago. Beraz, haur eskolako gurasoak ez direnei ere luzatzen zaie gonbita.

Feli Oregi. Argazkia: Plaentxia.

     

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide