Izarraitz Lanbide Heziketa Ikastetxe Integratua izango da

Maxixatzen.eus 2019ko urt. 29a, 18:15

Izarraitz Lanbide Heziketa Ikastetxeak izaera berria izango du 2019-20 ikasturtean. Hezkuntza Sailaren titulartasuneko Azkoitiko ikastetxea eraldatu dute, eta, aurrerantzean, Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua (LHII) izango da.

Aldaketa horrekin, honako abantaila hauek izango ditu ikastetxeak:
 
1.- Lanbide heziketa zentroak eskainiko duen zerbitzu aukera zabalduko da izaera berriarekin.
2.- Urola Erdia eskualdeak Lanbide Heziketako zentro erreferente sendo bat izatea, bere beharrei erantzuteko helburuarekin: eragile publiko zein pribatuei (udalak, garapen agentzia, enpresak...) eta baita langile zein langabetuei, gizarteari...
3.- Kalitatezko formakuntza, enpleagarritasuna, berrikuntza eta ekintzailetza sustatu eta bultzatuko du.
 

Ikastetxe Integratuak arautzen dituen dekretua.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide