Ingurumenarekin lotutako jardueretarako diru laguntzak eska daitezke

Ingurumenarekin lotutako jarduerak garatu nahi dituzten irabazi asmorik gabeko erakunde, talde edo pertsonek aktibitate horiek aurrera eraman ahal izateko diru laguntzak eskatzeko aukera dute. Eskaera egiteko azken eguna martxoaren 8a izango da.

Diru laguntzak jaso ahalko dira, besteak beste, hitzaldiak, dibulgazio kanpainak edota formakuntza ikastaroak antolatzeko. Baita herritarren parte hartzea sustatuko duten edota tokiko ekonomia-garapena indartuko duten jardueretarako ere, herritarren bizi kalitatea hobetuko dutela kontutan hartuta.

Eskaerak Udaleko Arreta Bulegoan aurkeztu beharko dira.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide