Mendi Astea, otsaileko lehen egunetan

Maxixatzen.eus 2019ko urt. 28a, 12:29

Anaitasuna Mendi Bazkunak Mendi Astea antolatu du otsailaren lehen egunetan. Bi hitzaldi eta film bat eskainiko dituzte antolatzaileek, otsailaren 5ean, 6an eta 8an. Guztia doan izango dela jakinarazi dute Anaitasuna Mendi Bazkunatik.

Anaitasuna Mendi Bazkunak Mendi Astea egingo du otsailaren 5etik 8ra. Otsailaren 5ean, asteartea, Iñaki Arakistain eta Joseba Larrañagak Nepalen izan zituzten «bizipenak» azalduko dituzte Elkargunean, 19:30ean. Larrañagak eta Arakistainek mendizale Himalaiako Rolwaling haraneko (Nepal) Drangnag-Ri mendia igo zuten iaz. 6.801 metroko piramide formako mendia da Drangnag-Ri, haitzez, elurrez eta izotzez inguratua. Gainera, mendiaren ibilbide berri bat ireki dute, zehazki, hego-mendebaldeko ertza. 'Bizipenak' izena jarri zioten ibilbideari, eta han bizitakoa eta egindakoa azalduko dute.
 
Otsailaren 6an, asteazkena, Bilbao Mendi Film Festival jaialdian epaimahaiaren saria lortu zuen The Down Wall filma eskainiko dute 20:00etan, Baztartxon. Ikusi filmaren aurrerapen bideoa:
 
 
Otsailaren 8an, ostirala, Pyrenees Stage Run 2018 lasterketari buruz hitz egingo dute Imanol Alesonek eta Ixaka Oñederrak. 'Lasterketa bat familia giroan' izenburupean, orduko bizipenak azalduko dituzte Kultur Etxean, 19:30ean. Alesonek eta Oñederrak bigarren postua lortu zuten Pyrenees Stage Run (PSR) mendi lasterketa.
 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide