Sostenipek egindako zozketak baditu zenbaki sarituak

Maxixatzen.eus 2019ko urt. 25a, 10:16

Sostenipe Talde Feministak egindako zozketak baditu zenbaki sarituak. Zozketa antolatu zuen taldeak tratu txarrak jasan dituen emakume bati abokatua ordaintzen laguntzeko. Guztira hiru sari banatu ditu taldeak. 

Urtarrilaren 24ean, osteguna, egin zuten zozketa taldeko kideek. Hona hemen zenbaki sarituak:

  • 1. saria: 1808 zenbakia (ordezkoa 1945). Lehen sariak herriko dendetako produktuen otarra jasoko du.
  • 2. saria: 2292 zenbakia (ordezkoa 2173). Bigarren sariak Abaraxka aterpetxean bi laguntzentzako gaua irabaziko du.
  • 3. saria: 2112 zenbakia (ordezkoa 2191). Joseba jatetxean otortu bat.

Sariak jasotzeko epea hamabost egunekoa izango da. Horretarako, idatzi sostenipe@hotmail.com helbide elektronikora. Epe horretan jaso ezean, ordezko zenbakiek jasoko dituzte sariak. Eskerrik asko zozketan parte hartu duzuen guztioi, eta zozketa antolatzen lagundu diguzuenoi.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide