2019ko egutegia

Abenduko egutegia

Maxixatzen.eus 2019ko abe. 1a, 08:55
Izarraitz ingurua elurtuta. (Argazkia: Ainhoa Beristain)

Urtarrileko orrian Ainhoa Beristainek Izarraitz mendiaren inguruei elurtuta ateratako argazkia jarri dugu. Urteko azken hilabeteak 31 egun izango ditu.

'Amamaren Kutxa'-ko esaldi honek laguntzen dio Beristainen argazkiari:

 

Onartzen dut, bai, egia da, ilargian bizi naiz, erabat hara aldatu ez banaiz ere. Irribarre bat bilatzea falta zait, hark gozatuko baitizkit ilbeherako gauak, eta malko larri bat, ilgoraren nasaitasun neurrigabea berdintzeko, zure ondoan ilargi betean izarrak erdi bana kontatzeko, teilatu gain batean, katuek bezala.

 

Ilargiaren inguruko informazioa:

  • Abenduak 4, 07:58ean, izan zen ilgora.
  • Abenduak 12, 06:12ean, izan zen ilbete.
  • Abenduak 19, 05:57ean, izan zen ilbehera.
  • Abenduak 26, 06:13ean, izango da ilberri.

 

Abenduko jai egunak izan dira abenduak 6 eta abenduak 25.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide