2019ko egutegia

Azaroko egutegia

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 1a, 07:58
Balda Plazako Oteizaren eskultura. (Argazkia: Javier Beristain)

Azaroko orrian Javier Beristainek Balda Plazako Oteizaren eskulturari ateratako argazkia jarri dugu. Urteko hamaikagarren hilabeteak 30 egun izango ditu.

'Amamaren Kutxa'-ko esaldi honek laguntzen dio Beristainen argazkiari:

 

Hainbatek zapaltzen duen lurrari musu ematen dio, bada musu ematen dion lurra zapaltzen duenik, eta zenbaitek, lurrik ukitu gabe, ez du denbora lelokeriekin alferrik galtzen.

 

largiaren inguruko informazioa:

  • Azaroak 4, 11:23ean, izango da ilgora.
  • Azaroak 12, 14:34ean, izango da ilbete.
  • Azaroak 19, 22:11ean, izango da ilbehera.
  • Azaroak 26, 16:05ean, izango da ilberri.

 

Azaroko jai eguna gaur, azaroak 1, izango da. Azaroaren 30ean, berriz, sanandres eguna ospatuko da Azkoitian.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide