Martxa nordikoa ezagutzeko ikastaroa, otsailaren 2an

Maxixatzen.eus 2019ko urt. 23a, 11:25

Otsailaren 2an martxa nordikoa ezagutzeko ikastaroa antolatu dute Juanma Mujikak (Villabona, 1959) eta Ana Bengoak (Anoeta, 1962). Hiru orsuko saioa izango da, eta plaza mugatuak direnez, aurrez eman beharko da izena.

Ibilketa nordikoa ezagutzeko ikastaroa egingo dute herrian, otsailaren 2an. Europa osora zabaldu den kirola da martxa nordikoa, eta Europa iparraldean, Finlandian du jatorria. Kirola praktikatzeko oinarrizko ezagutzak irakatsiko dituzte hiru ordutan, 09:00etatik 12:00etara izango baita ikastaroa. Izena emandako parte hartzaileak Oteiza frontoietan elkartuko dira. Ikastaroan parte hartzeko plazak mugatuak dira, eta 602 33 25 36 (Juanma edo Ana) telefonora zenbakira deituta eman beharko da izena (Ana-Juanma). Mota honetako martxan bultzada emateko beharrezkoak diren makilak antolatzaileek utziko dizkiete parte hartzaileei. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide