Sahararen aldeko janari bilketa egingo dute zapatuan

Maxixatzen.eus 2019ko urt. 22a, 16:19
Argazkia: Danbolin.

Zapatu honetan egingo dute Sahararen aldeko aurtengo janari bilketa. Eroskin eta Xabier Munibe ikastolan egingo dute bilketa hori, eta janari edota produktu hauek eramatea proposatu diete herritarrei: arroza, pasta, atuna, sardinak oliotan, azukrea, lekaleak eta konpresak.

Zestoako Wadna elkarteak Sahararen aldeko janari bilketa egingo du Azkoitian zapatu honetan, urtarrilak 26. Aljeriako Tindufeko kanpamenduetan bizi diren saharar errefuxiatuei laguntzea da egitasmoaren xedea. Eroskin egingo dute bilketa, 10:00etatik 20:30era, eta, gero, Xabier Munibe eskolara joango dira.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide