2019ko egutegia

Otsaileko egutegia

Maxixatzen.eus 2019ko ots. 1a, 09:55
Gaztanenea etxea. (Argazkia: Mikel Zengotita)

Otsaileko lehen egun honetan Mikel Zengotitak Gaztanenea elurtuta hartutako irudia dugu. Urteko bigarren hilabeteak 28 egun izango ditu.

 

'Amamaren Kutxa'-ko esaldi honek laguntzen dio Zengotitaren argazkiari:

Jolaserako gure zapatak jantziz, hobeto bizitzeko gure ideiez estali ziren familia, eskola eta gizartea: hezi ordez adoktrinatu egiten dute, iradoki beharrean agindu, eta, zuzendu ordez, zigortu.

 

Ilargiaren inguruko informazioa:

  • Otsailaren 4an, 22:03ean, izango da ilberri.
  • Otsailaren 12an, 23:26ean, izango da ilgora.
  • Otsailaren 19an, 16:53ean, izango da ilbete.
  • Otsailaren 26an, 12:28ean, izango da ilbehera.

 

Jai egunik ez da izango otsailean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide