Maxixatzenen zozketak

'Pinotxo' ikuskizunerako lau sarrera zozkatuko ditu Maxixatzenek

Maxixatzen.eus 2019ko urt. 22a, 11:02
Pinotxo antzezlana (Argazkia: Glu Glu)

Datorren zapatuan, urtarrilak 26, 18:00etan, Baztartxo Antzokian izango den 'Pinotxo' antzezlana ikusteko lau sarrera zozkatuko ditu Maxixatzenek, Udalaren laguntzarekin. Maxixatzeneko bi bazkiderentzako bina sarrera zozkatuko ditugu datorren ostegunean, urtarrilak 24.

Zozketan parte hartzeko honako galdera hau asmatu beharko da:

Nork idatzi zuen jatorrizko Pinotxoren ipuina?

Bidali erantzuna maxixatzen@maxixatzen.eus helbidera, urtarrilaren 24, osteguna, baino lehen. Asmatzaileon artean zozketa egingo dugu, eta ostiralean jakinaraziko dugu Webarruen bi irabazleak zein izan diren.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide