Igerilekuaren inguruko inkesta betetzeko azken eguna

Maxixatzen.eus 2019ko urt. 21a, 09:59

Gaur, astelehena, izango da azken eguna Igerilekua Eraikitzen parte hartze prozesuaren inkesta betetzeko.

Instalakuntza Duinak Orain taldeak antolatutako eta Udalak babestutako galdetegiaren helburua da igerilekuaren hutsuneak identifikatzea eta etorkizunean egongo den igerilekuak nolakoa izan behar duen denon artean erabakitzea.Abenduaren 20an aukeztu zen parte hartze prozesua eta 21ean hasi ziren erabiltzaileak galdetegia betetzen.

Galdetegiaren helburua da herritarrek igerilekuko hainbat aspekturen inguruan duten iritzia jasotzea —irisgarritasuna, erabilpena, aldagelak...—. Horrela, identifikatuko dituzte gaur egun igerilekuak dituen hutsuneak eta etorkizunean izango den igerileku berriak herritarren beharrak asetzeko nolakoa izan beharko lukeen ondorioztatuko dute.

16 urtetik gorako erabiltzaile edo erabiltzaile izatea nahiko luketenek bete dezakete galdetegia. Bete ostean, horretarako prestatu diren kutxetan sartu beharko dira. Elkargunean bertan daude galdetegiak eskuragarri.

Galdetegia balioztatzeko beharrezkoa da nortasun agiriaren zenbakia jartzea. Jasotako datuak Pribatutasun Legeari jarraiki gordeko dira eta datu estatistikoak lortzeko soilik erabiliko dira.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide