Jone Zabaletak Gipuzkoako 1500 metroko laugarren markarik onena ezarri du Valentzian

Maxixatzen.eus 2019ko urt. 19a, 12:50
Jone Zabaleta.

Jone Zabaleta Larrañagak (Azkoitia, 1998) 1500 metroko proban parte hartu zuen atzo, ostirala, Valentzian (Herrialde Katalanak).

Jone Zabaleta Atletico San Sebastian taldeko korrikalari azkoitiarrak Gipuzkoako laugarren markarik onena jarri zuen 1500 metroko proban. Valentziako Luis Puig belodromoan jokatu zen pista estaliko 2019ko Valentzia Hiria Saria, eta bertan izan zen Zabaleta. Korrikalari azkoitiarrak lau minutu eta 29 segundoan amaitu zuen proba, eta ondorioz, Gipuzkoako laugarren markarik onena ezarri zuen. Espainia mailako korrikalari onenekin batera lehiatu zen Valentzian, Zabaleta.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide