Apirilerako egingo dute Altzibar eta Jausoro lotuko dituen zubia

Maxixatzen.eus 2019ko urt. 20a, 10:55
Altzibar eta Jausoro lotuko duten zubia eraikiko duten eremua.

Altzibar eta Jausoro lotuko dituen zubia bidean da. Proiektua atzeratzen joan da Uraren Euskal Agentziak ezarri beharreko koten eta eman beharreko baimenen ondorioz, baina datozen asteetan hasiko dira zubia egiteko lehen lanekin. Zubia Aste Santurako amaituta eta irekita egotea aurreikusi du Udalak.

Altzibar eta Jausoro auzoak lotuko dituen pasabide berria apirilerako prest izango da. Bi hilabete eta erdiko lanak aurreikusi dituzte, eta Azkoitiko Udalak jakinarazi duenez, Aste Santuetarako zubia irekita izango da. Altzibar auzoan Elosukorta parean jarriko dute, eta Jausoro auzoan Txuri Urdin elkartearen parean.

Egurrezko aurrefabrikatutako zubia izango da bi auzoak elkartuko dituena. 28 metro luze izango ditu eta lau metro zabal. Oinezkoentzako zein txirrindularientzako errail bana izango du pasabide berriak, eta gorrela Altzibarko eta Jausoroko bidegorriak  lotuko ditu. Lanen aurrekontua 174.608 eurokoa izango da, eta Urbycolan enpresak eramango ditu aurrea lanak

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide