Mendiko eski irteera antolatu du Anaitasunak

Maxixatzen.eus 2019ko urt. 18a, 18:49
Anaitasuna mendi bazkuna.

Azkoitia-Samiño-Izazpi-Zumarraga ibilbidea mendiko eskian egiteko irteera antolatu du Anaitasuna mendi bazkunak. Behin menditik jaitsitakoan, Zumarragatik Azkoitirako bidea UKO6 lineako autobusean izango da.

Izena eman nahi duenak 'whatsapp' bat bidali beharko du 605 711 302 telefono zenbakira. Irteera urtarrilaren 26an izango da, 09:00etan, liburutegiaren aurrean. Elkarteak gomendatu du federatua izatea komenigarria dela, eta ohartarazi du Anaitasuna ez dela ezeren erantzule egingo.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide