Gure Esku Dagoren batzar orokorra zapatuan

Maxixatzen.eus 2019ko urt. 20a, 16:53
Iaz, Gure Esku Dagok deituta egin zen batzarretako bat.

Azkoitiko Gure Esku Dagok bere 2019ko egitasmoen berri emango du urtarrileko azken zapatuan Elkargunean egingo duen Batzar Orokorrean.

Aurreko urteetako ibilbidea ekitaldi handietara bideratuta egon da, bereziki herri galdeketetara. Bide horri amaiera eman ondoren, 2019an «ekintza xumeagoei» helduko dietela azaldu dute taldekideek.

Horren guztiaren beri emateko Batzar Orokorrerako deialdia egin dute. Urtarrilaren 26an, 11:00etatik 12:00etara bilduko dira Elkarguneko aretoan.

Bertaratzeko asmoa dutenek aurrez jakinaraztea eskertuko da azkoitikogureeskudago@gmail.com helbidera mezua idatzita.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide