'Lazzaro felice', 'Sobre ruedas' eta 'El Grinch' filmak ikusgai asteburuan, Baztartxon

Maxixatzen.eus 2019ko urt. 16a, 12:50
'Lazzaro felice' filmaren irudia.

Datorren asteburuan hiru film eskainiko dituzte Baztartxo Antzokian. Zine forumari dagokion 'Lazzaro felice', helduentzako 'Sobre ruedas' eta haurrentzako 'El Grinch'.

Ostiralean, 22:00etan, zine forumeko Lazzaro felice filma eskainiko dute. Sobre ruedas filma zapatuan 22:00etan, igandean 19:30ean eta astelehenean —ikuslearen eguna— 20:00etan emango dute. Haurrentzako El Grinch filma, berriz, igandean 17:15ean izango da. Ikusi jarraian hiru filmen aurrerapen bideoak:

Lazzaro felice filma

Sobre ruedas filma

El Grinch filma

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide