Floreagako haurrek sansebastianetako danborrada eskainiko dute ostiralean

Maxixatzen.eus 2019ko urt. 16a, 11:45
Floreagako ikasleak danborradan. (Argazkia: Floreaga Ikastetxea)

Datorren ostiralean, urtarrilak 18, sansebastianetako danborrada eskainiko dute Floreaga Ikastetxeko haurrek, 16:15ean.

Donostiako eta Azpeitiako jai egunari aurrea hartuta, ostiralean 16:15ean haur danborrada izango da Floreaga Ikastetxean. Aurten ere bi eta bost urte bitarteko haurreskolako eta haur hezkuntzako haurrek astinduko dituzte danborrak. Jantzi eta kolore desberdinekin irtengo dira danbor jotzaileak, kantinerak eta zuzendariak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide