Ate irekien eguna, Floreaga ikastetxean

Maxixatzen.eus 2019ko urt. 16a, 08:28

Hezkuntza eta ikasketa mailan ematen dituen aukerak ezagutarazteko, Floreaga Salestar Ikastetxeak ate irekien bi jardunaldi antolatu ditu.

Lehenengo jardunaldia urtarrilaren 24an, osteguna, izango da, 17:30ean gaztelaniaz eta 18:30ean euskaraz. Bigarren jardunaldia, berriz, urtarrilaren 29an, asteartea, izango da, 09:30ean gaztelaniaz eta 11:15ean euskaraz.

Harrera ikastetxeko idazkaritzan egingo da. Egun horiek, bereziki, 2017. urtean jaiotako haurren gurasoentzat antolatzen dira (2019-20 ikasturtean bi urtekoen geletan egongo direnak). Lehendabizi, ikastetxearen antolaketa eta zerbitzuen berri emango da eta, jarraian, Haur Hezkuntzako gela eta inguru desberdinak ikusi eta lan-metodologia azalduko da.

Beste edozein egunetan etorri nahi duenak, deitu 943 85 30 43 telefono zenbakira edo idatzi floreaga@floreaga.eus helbidera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide