Trikiti doinuekin agurtu dute Laja maisua

Maxixatzen.eus 2019ko urt. 15a, 10:02
Trikiti doinuz agurtu dute Laja ehunka lagunek.

Berotasunez agurtu dute gaur arratsaldean Iñaki Garmendia 'Laja' trikitilaria. Ehunka lagun batu dira hileta elizkizunean, eta txiki geratu da parrokia. Besteak beste, belaunaldi desberdinetako trikiti munduko eta euskal kulturgintzako aurpegi ezagun asko etorri dira, Lajari azken agurra ematera.

Trikiti doinuek bakarrik hautsi duen isiltasun batek lagunduta, soinu eta panderoak eskuetan hartu, eta trikitiaren baitan batzen diren hainbat lagunek Laja eta Landakandarena den Euskal gazteak dantzan fandangoa jo dute elizan, irrintzi eta guzti. Txalo artean amaitu dute elizkizuna.

Bestalde, Sebastian Lizaso, Angel Larrañaga eta haren seme Andoni Larrañagak, Lajaren oroimenez, bertso bana abestu dute.

Irteeran, berriz, kalejira batekin eman diote betirako agurra Laja maisuari.

Erlazionatuak

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide