Zapatuan Bilbon egingo den manifestaziorako deia egin dute pentsiodunek

Maxixatzen.eus 2019ko urt. 14a, 14:30
Pentsiodunak gaurko elkarretaratzean,

Gaur ere dozenaka herritar bildu da Kontzejupean egin den pentsiodunen elkarretaratzean. 

12:00etan, pentsio duinen aldeko herritarrak Kontzejupean elkartu dira protesta egiteko. 100 lagunetik gora bildu dira gaurkoan. Duela 11 hilabete inguru egin zuten Azkoitian lehen elkarretaratzea, eta harrezkero astelehenero biltzen dira herrian pentsioek «duinak» eta «KPIaren araberakoak» izan behar dutela eskatzeko.

Deialdia Bilboko manifestaziorako

Datorren zapatuan, urtarrilak 19, manifestazioa deitu dute Bilbon pentsiodunek. Bilboko Kale Nagusitik abiatuko da martxa 17:00etan, eta udaletxe pareraino iritsiko dira. Plaza Ondo Jubilatuen elkarteak manifestaziora joateko deialdiarekin bat egin du, eta autobusa antolatuko du izena emandako herritarrak asko badira. Datozen egunetan eman beharko da izena Plaza Ondo Jubilatuen elkartearen bulegoan. 2018an egin zuten azken manifestazioa pentsiodunek, eta orduan 110.000 gizon-emakumek egin zuten bat deialdiarekin. Manifestazioaren antolatzaileek azken manifestazioko parte hartze kopurua gainditzea espero dute datorren zapatuan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide