Akauzazte taldea, Joxan Artzeren omenaldietan murgilduta

Maxixatzen.eus 2019ko urt. 11a, 10:24

2018ko urtarrilaren 12an hil zen Joxan Artze idazle usurbildarra, eta ekitaldiak antolatu dituzte heriotzaren lehen urtemugan. Izar & Star egitasmoaren barruan, Akauzazte musika taldea Bilboko Kafe Antzokian izan zen atzo, osteguna.

Izar & Star egitasmoaren barruan, Akauzazte taldeak 20 minutuko emanaldia eskaini zuen atzo, osteguna, Bilboko Kafe Antzokian. Amorante, Bas(h)an eta Ibon RG musikariek eskaini zuten 20 minutuko emanaldia, eta hilaren 26an Donostiako Dabadaba aretoan ariko dira. Duela 27 urte Matadeixen sortu zen Akauzazte musika taldea. Iker Arrazolak, Joxe Larrañagak, Roge Astigarragak, Jon Enatarriagak eta Asier Gurrutxagak osatzen dute gaur egun rock esperimentala lantzen duen taldea; aurrez Oier Etxeberria eta Baxi Ubeda ere taldeko kide izan ziren. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide