2019ko filmen soinu bandak izan ditu hizpide Joseba Beristain musikariak

Maxixatzen.eus 2019ko urt. 10a, 09:00

Joseba Beristain musikaria elkarrizketatu dute Euskadi Irratian. Soinu banden egilea eta irakaslea da azkoitiarra, eta hiru astetik behin kolaboratzen du Hiri Gorrian saioan. Aste honetako saiorako 2019an kokatzen diren pelikula sorta aukeratu du. Pelikula horien musikan jarri dute arreta. Izan ere, Beristainen arabera badira hainbat pelikula garrantzitsu 2019an girotuak eta soinu banda interesgarria dutenak. Horiei buruz aritu da hizketan azkoitiarra irratiko uhinetan.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide