Ostegun honetako pintxo-poteko pintxoak jakinarazi dituzte tabernariek

Ostegun honetako pintxo-poteko pintxoak jakinarazi dituzte tabernariek
Zurt tabernan eskainiko dituzten pintxoak.

Um Blem Ble tabernarien elkarteko tabernek gaurko pintxo-potean eskainiko dituzten pintxoak jakinarazi dituzte:

Pintxo hauek eskainiko dituzte tabernariek gaur, urtarrilak 10:

Atraskua: txanpinoia eta urdaiazpikoa txakarekin.

Dean: patata tortilla, haragi bolak eta ogia tomatearekin.

Etxe-Aitz: errusiar entsalada eta torreznos.

Koxka: haragi bolak, patata minak eta abar.

Latz: Trapu Zaharra, arrain pastela eta Latz pintxoa.

Tta-kun: txibiak eta oilasko brotxetak.

Zurt: patata tortilla eta urdaiazpiko egosiarekin eta gaztarekin egindako pastela.

Oharra: Gainerako tabernetan ere izango da pintxo-potea, baina ez dute pintxorik jakinarazi.