Apirilaren 12an iritsiko da 21. Korrika Azkoitira

Apirilaren 12an iritsiko da 21. Korrika Azkoitira
Azkoitiko AEK-ko kideak 20. Korrikan.

Gaur aurkeztu du AEK-k 21. Korrikaren ibilbidea, eta Azkoitira apirilaren 12an, ostirala, iritsiko da. Korrikaren bederatzigarren eguna Bizkaian hasiko da, eta euskararen aldeko lasterketa Elgoibartik iritsiko da Azkoitira.

21. Korrika apirilaren 4tik 14a Garestik Gasteiza joango da Klika lemarekin, eta Azkoitira apirilaren 12an, ostirala, iritsiko da. Bederatzigarren eguna Bizkaiko kostaldean hasiko du lasterketak, eta goizean goiz Gipuzkoan egingo diote harrera. Elgoibartik, Azkarate mendatetik behera sartuko da euskararen aldeko ekimena Azkoitira, 08:59 inguruan, eta herria zeharkatu ondoren Azpeitirako bidea hartuko du lekukoak. Apirilaren 12a Oiartzunen (Gipuzkoa) amaituko du Korrikak.

20. Korrika 2017ko apirilaren 5ean, asteazkena, 05:40 inguruan iritsi zen Azkoitira. Aurreko edizioan herriko 21 eragilek eman zioten babesa. Azpeititik iritsi zen lekukoa eta eskuz-esku pasata, azkoitiarrek elgoibartarrei eman zieten euskararen aldeko lasterkarekin aurrera jarraitzeko bidea. Aurtengo edizioan Azkoitiak Azpeitiari pasako dio lekukoa.

Ikusi ibilbidea osorik: