Anaitasunaren Gabonetako errifak baditu irabazleak

Maxixatzen.eus 2019ko urt. 8a, 09:00
Elena eta Jose Antonio Garate saria jaso duten unean.

Anaitasuna Futbol Taldeak gaur goizean banatu du Gabonetako errifaren saria. 

Elena eta Jose Antonio Garate izan dira aurtengo Anaitasunaren errifako irabazleak. «Ilobari erosi nizkion errifak, eta saritutako zenbakia ilobaren errifen takoan zegoela jakin nuenean, begira hasi eta neuk nuela ikusi nuen. Sorpresaz hartu dut saria», azaldu du Elena Garate sarituak. 1.200 euro eskudirutan, eta 1.200 eurotan baloratutako produktuak lortu ditu 37.142 zenbakia zuen sarituak.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide