Asian bizikletarekin izandako esperientzia kontatuko du Imanol Larrañagak gaur

Asian bizikletarekin izandako esperientzia kontatuko du Imanol Larrañagak gaur
Imanol Larrañaga.
Thailandiatik Azkoitira bizikletaz etorri zen Imanol Larrañaga (Azkoitia, 1985), zazpi hilabete bidean eman ostean. 2017ko uztailaren hasieran abiatu zen Thailandiatik, eta, 2018ko otsailean iritsi zen herriko plazara. 

Thailandia, Myanmar, Txina, Laos, Mongolia, Errusiaren zati bat, Kazakhstan, Arabiar Emirerri Batuak eta Iran herrialdeak bisitatu zituen Larrañagak. Handik Turkiara igaro eta Europa guztia zeharkatzea nahi zuen, baina moztu egin zuen ibilbidea azkenean. Bidaia horri buruzko tertulia eskainiko du gaur, urtarrilak 11, Kultur Etxean, 19:30ean. Larrañagaren tertulia 18. Bidaia Tertulien baitan antolatu du Azkoitiko Bidaiariak taldeak, Udalaren babesarekin.

Erlazionatuak

Imanol Larrañaga: 'Mundua oso handia da beti leku berdinean egoteko'

Erabiltzailearen aurpegia

Imanol Larrañaga 29 urteko azkoitiarra da eta duela bi urtetik Thailandiako Koh Tao uhartean bizi da. Pura Vida Pro urpekaritza eskolan irak...