«Pentsio duinak» eskatzeko plazara itzuli dira pentsiodunak

Maxixatzen.eus 2019ko urt. 7a, 12:24

Bi asteko etenaldiaren ondoren, plazara atera dira dozenaka erretiratu pentsio duinak eskatzeko.

'Pentsio duinen alde' zioten karteltxoak eskuetan hartuta bildu dira pentsio duinen alde protesta egiteko. Hurrengo astelehenean ere, 12:00etan, herriko plazako eskailerak beteko dituzte protestan jarraitzeko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide