Iñigo Lamarca Adiskide Numerario izendatuko du Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak

Iñigo Lamarca Adiskide Numerario izendatuko du Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak

Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak Adiskide Numerario izendatuko du Iñigo Lamarca Iturbe (Donostia, 1959). EHUko irakaslea, arartekoa eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako legelaria da Lamarca. Urtarrilaren 26an, zapatua, 12:00etan egingo dute ekitaldia Intsausti Jauregian.

Sarrera ekitaldia egin ondoren, Joseba Jatetxean bazkalduko dute. Bazkarirako izen-ematea zabaldu dute, eta bertaratu nahi dutenek 649 124 820 telefonora deitu edo comisiongipuzkoa@bascongada.e.telefonica.net helbidera mezua idatzi beharko dute. Bazkaria 30 euro ordaindu beharko da.
 
 
 
IÑIGO LAMARCA ITURBE

Iñigo Lamarca Iturbe (Donostia, 1959) Euskal Herriko Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziatua da. Zuzenbide Konstituzionaleko irakaslea izan da EHU-UPVko Zuzenbide Fakultatean, baita arartekoa eta gaur egun Gipuzkoako Batzar Nagusietako legelaria da. EHUAlumniko presidentea da eta Anesvad fundazioko patronoa.
Zenbait komunikabidetan idatzi du, eta horretan dihardu gaurko egunean ere bai, hala nola Zeruko Argia, Euskaldunon Egunkaria, Euskadi Irratia edo El Diario Vascon. Pertsona lesbiana, gai, bisexual eta transexualen funtsezko eskubideen aldeko mugimenduan murgilduta egon da. Halaber, zenbait hitzaldi eman ditu. Bere ikerketa, aktibista edo analista lanen gaiak honako hauek dira nagusiki: zuzenbide autonomikoa, giza eskubideak, Estatu soziala eta Europar Batasuna.
“Gai nauzu” liburua idatzi zuen, eta “Derecho autonómico vasco” eskuliburuaren egilekidea da.
Bestetik, zenbait saiakera ere idatzi ditu egile askoren arteko liburuetan argitaratuak. Hauek horietako batzuk: “Las competencias de los Territorios Históricos: aproximación a una realidad compleja” (II Jornadas sobre el Estatuto de Autonomía del País Vasco); “Vulnerabilidad y protección de derechos de las personas lesbianas, gays, bisexuales y transexuales (lgtb)” (La protección de los derechos humanos por las Defensorías del Pueblo.); “El Ararteko, ombudsman de Euskadi, en los albores del siglo XXI” (El Ararteko: un Ombudsman para el siglo XXI); “Ante la crisis: Más regulación financiera, más Estado, más Estado social y más derechos sociales” (Los derechos sociales en tiempos de crisis); “Los mercados financieros contra los derechos humanos” (Los Derechos Económicos, Sociales y Culturales en Tiempos de Crisis. Cursos de Derechos Humanos. Volumen XII); “El deber de disponer de políticas públicas a favor de la igualdad para las personas lgtb” (La diversidad afectivo-sexual y los mecanismos establecidos por el Derecho Internacional para su protección”. Anuario de los Cursos de Derechos Humanos. Volumen XIV).

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide