Igor Isusquiza eta Jon Markina garaile Zurteko XI. Mus Txapelketan

Maxixatzen.eus 2019ko urt. 5a, 20:09
Zurt taberna.

XI. Mus Txapelketa jokatu dute gaur, Zurt tabernan. Guztira 64 bikotek parte hartu dute, eta Igor Isusquiza 'Torria'-k eta Jon Markinak irabazi dute txapelketa. Bikote txapeldunak 600 euro eta txapela eskuratu ditu.

Mikel Pastrian eta Joseba Peña geratu dira txapeldunorde. Horiek  250 euro jaso dituzte. 

 

Lau erregetara, hiru usteletara eta lau hamarrekotara jokatu dute txapelketa. 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide