Errege magoei harrera egin diete dozenaka haurrek Elosun

Maxixatzen.eus 2019ko urt. 5a, 20:55

Milaka kilometroko bidaia egin ondoren, traktore gainean eserita iritsi dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar gaur arratsaldean Elosura.

Bertan bildu diren dozenaka haurren artean magia eta ilusioa banatu dituzte. Banan-banan haurrak Errege magoengana gerturatu dira euren eskutitzak ematera, eta gozokiak jaso dituzte trukean.

Argazkiak: Ibon Errazu Uria.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide