Xabier Gantzarainen 'Zuloa' liburua, 2018ko liburu nabarmenen artean

Maxixatzen.eus 2019ko urt. 4a, 09:00
Xabier Gantzarain idazlea.

Xabier Gantzarainen Zuloa saiakera nabarmendu dute Berria egunkariko literatur kritikariek iaz argitaratutako liburuen artean.

Gaur, osteguna, argitaratu ditu kazetak iazko liburu onenen kritikak, eta

Atzo, osteguna, kaleratu zituen Berria egunkariak 2018. urteko liburu onenen kritikak, eta Peru Iparragirrek eta Aiora Sampedrok nabarmendu dute Xabier Gantzarain idazle azkoitiarrak idatzitako Zuloa. Honako hau idatzi dute Iparragirrek eta Sampedrok: «Zuloa deitzen da, baina izan zitekeen haria ere. Izan ere, haritik tiraka zenbait gogoeta interesgarri egin ditu egileak gure iragan hurbilaz elkarri ondo lotuta; aurrera begirako errelato bat, nahiz eta iraganean idatzitakoa. Errelatoa aipatzen du egileak ere, artea, fikziorako ez bezala, errealitatea disekzionatzeko baliatzen duenean, bizi-esperientziatik, baina jardun kolektiboari begira».

BERRIA egunkariak argitaratutako artikulua. Irakurri osorik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide