Kalean da Soma Cult taldearen lehen maketa

Kalean da Soma Cult taldearen lehen maketa
Jose Mari Unanue, eskuinean. (Argazkia: Soma Cult)
Jose Mari Unanue azkoitiarra da Soma Cult taldeko kideetako bat, eta dagoeneko eskuratu daiteke taldearen lehen maketa. 

Soma Cult taldeak bere aurreneko maketa kaleratu du. Lanaren lehen kopiak kalean dira, eta euren kontzertuetan eta Beasaingo Irizar tabernan erosteko aukera izango da. Azkoitiko Jose Mari Unanuek eta Azpeitiko eta Beasaingo beste bi musikarik osatzen dute Soma Cult taldea.

2017 urte bukaeran jaio zen taldea, eta 60ko eta 90eko hamarkadadetako psychodelia, pop eta grunge musika nahasten dituzte. Datozen asteetan, gainera, hainbat kontzertu eskainiko du taldeak. Bihar, urtarrilak 4, Leitzako gaztetxean izango dira eta urtarrilaren 18an Urretxu-Zumarragako gaztetxean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide