Alex Juaristi Gipuzkoako Eskuz Banakako azpitxapeldun

Alex Juaristi eta Jon Juaristi Oteizako Pilota Elkarteko pilotariak eta arduradunak.

Oteiza Pilota Kirol Elkarteko pilotari azkoitiarrak 6 eta 22 galdu du Asteasuko Urbietaren aurka.

Guztira hiru pilota partida jokatu dira Gurea pilotalekuan, 10:30ean hasita. Kadete mailako partidarekin hasi da txapelketa, eta Azpeitiko Ilunpe taldeko Egigurenek Naldaiz menderatu du. Bigarren neurketa estua izan da eta Lapke taldeko Senarrek Tolosako Goikoetxeari irabazi egin dio. Azken partida jokatu dute Azkoitiko Oteiza Pilota Kirol Elkarteko Alex Juaristik eta Behar Zana taldeko Urbietak, eta asteasuarra nagusitu da. Jende asko gerturatu da Gurea pilotalekura Gipuzkoako Eskuz Banakako Txapelketako partidak ikustera, eta giro polita sortu da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide