'Climax', 'Rompe Ralph 2' eta 'Mi amor perdido' filmak ikusgai, Baztartxon

Maxixatzen.eus 2018ko abe. 26a, 12:33

Hiru film eskainiko dituzte asteburuan, Baztartxo Antzokian. Zapatuan, abenduak 29, eta astelehenean abenduak 31 ez da film emanaldirik izango. Zapatu arratsaldean Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek bi emanaldi eskainiko dituztelako. Astelehena Gabon zahar eguna izanik, ez da emanaldirik izango.

Climax, Rompe Ralph 2 eta Mi amor perdido eskainiko dituzte 2018ko azken asteburuan. Climax ostiralean 22:00etan emango dute, Rompe Ralph 2 igandean 17:15ean, eta Mi amor perdido filma igandean 19:30ean eta asteartean 19:30ean eskaniko dute. Ikusi filmen aurrerapen bideoak:

Climax filmaren aurrerapen bideoa:

 

Mi amor perdido filmaren aurrerapen bideoa:

 

Rompe Ralph 2 filmaren aurrerapen bideoa:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide