Olentzeroren etorrerak eta eskolen gabon eskeak girotu dute herria

Maxixatzen.eus 2018ko abe. 24a, 14:20

Goiz osoan aritu dira herriko eskoletako eta ludotekako neska-mutilak gabon eskean, eta 12:00etan Olentzerok bisitatu du herria. Eliz atarian eseri da eta ehunka haur agurtu ditu ikazkinak.

Herriko neska-mutil ikasleak eta euren gurasoak baserritarrez jantzi eta kalerik kale ibili dira esku soinuak eta panderoak lagunduta, gabon abestiak kantatzen. Goizean goiz hasi dira, eta bazkalordura arte indarrez jardun dute herriko bazter guztiei gabon kutsua ematen. 12:00etan, berriz, Olentzero iritsi da Azkoitira. Eliz atarian eseri da ikazkinak, eta zain zituen ehundaka umeri gozoakiak eta puzgarriak eman dizkie ikazkinak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide