Gabon giroa nagusi herrian

Maxixatzen.eus 2018ko abe. 23a, 13:37

Gaur eguerdian hainbat lagun bildu dira Baztartxo antzokian, Floreaga Salestar Ikastetxeak antolatzen duen gabon kanten emanaldiaz gozatzeko. Aurtengoa XXIX. edizioa izan da, eta aretoa jendez goraino bete da.

Jaialdiari bukaera emateko, guztiek batera abestu dute Azkoitiko Miguel Mari Azpiazu konpositoreak sortutako 'Gabonak Gabon' kanta. Bestalde, herriko kaleetan ere gabon kantak entzuten dira bozgorailuetatik; gabon giroa usaintzen da nonahi.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide