Urteko kirolari onena hautatuko dute zapatuan

Urteko kirolari onena hautatuko dute zapatuan
Iaz saritutako eta omendutako herriko kirolariak udal ordezkariekin.

Guztira 15 modalitatetako kirolariak hautatu dituzte herriko kirol elkarteek.

Datorren zapatuan, abenduak 22, urteko kirol onena hautatuko dute Udaleko bilkura areto nagusian, 12:00etan. Herriko elkarteek hamabost modalitatetako kirolariak hautatu dituzte. Botoak Azkoitiko Udalak —2 boto—, komunikabideek —4 boto— eta elkarte bakoitzak denboraldiko kirolari onena bezala izendatutako kirolariek —15 boto— emango ditute. Urteko Kirolari Onenaren Sariaz gain, urtean zehar nabarmendutako kirolariak ere omendu ditu Udalak.