Mirari Arzalluz eta Amaia Aizpuru txapeldun Paleta Txapelketa Azkarrean

Maxixatzen.eus 2018ko abe. 18a, 16:51
Goian, erdian, Amaia Aizpuru eta Mirari Arzalluz. / Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa.

Mirari Arzalluzek eta Amaia Aizpuruk irabazi dute Aisiako Emakumea Pilotariko Paleta Txapelketa Azkarra.

Emakume pilotariak izan ziren protagonista larunbatean Tolosako Beotibarren. Guztira 20 emakumek eman zuten izena, Beotibar pilotalekuan jokatu zen emakumeen pala txapelketa azkarrean parte hartzeko. 10 bikote horietatik 5 palista Azkoitiko Emakumea Pilotari taldekoak izan ziren.

Goizeko 10:00etan hasi ziren lehenengo pilota partidak. Azkoitiarrak «nahiko ondo» hasi ziren, baina Amaia Aizpuru eta Mirari Arzallus azkoitiarrek osatutako bikoteak soilik aurrera egitea lortu zuen. Finalerdietan 15-5 irabazita, finalean sartu ziren. Azken partidan, Larraitz Etxaniz eta Amaia Gonzalez aurkariak mendean hartu zituzten 15-4 markagailuarekin. Honenbestez, azkoitiarrak txapeldun!

Herri-mailako txapelketa azkarraren ostean Ezker Hormako Emakumea Pilotari Txapelketako finalak jokatuko ziren, 17:15ean hasita bi final ikusteko aukera izan zen. Larunbateko jaialdiaren inguruko informazio zehatzagoa eta argazkiak Tolosaldeko atarian.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide